Hasierara itzuli ES
Maria Iturbe

↑ Amurrio, 20

Maria Iturbe

Artista eszenikoa

Antzerkia eta gorputz-mugimendua uztartzen dituen artista eszenikoa. Elementu horiek hizkuntza gisa aztertzen ditu eta testuaren mugak gainditzen ditu komunaren ideia mugatuenetik haratago, arte eszenikoak ikuspegi askotariko eta aberats batetik ulertuz. Bidelagun batzuekin batera, bere antzezlana sortu eta estreinatu du.

«Nik eraikitzen dudan etorkizunean... artea eta kultura zeharkako zimendu bezela ulertzera heldu gara eta gizartea eraldatzeko tresna bihurtu dugu».

Antzerki tradizionalaren mugak hautsi eta mugimendua eta dantza uztartzeak arte eszenikoen botere eraldatzailea erakutsi dit. Nire lehen piezak sortzean eta aurkeztean, sormenaren magia egiaztatu dut: geure baitan kontatzeko trebetasuna aurkitzea, eta mugitzen gaituen hizkuntza eta kodea zeintzuk diren ezagutzea.

Horregatik, kultura erdigunean jartzen duen Euskadi batekin amesten dut, non arteak gertatzen zaiguna eta gizarte gisa mugitzen gaituena ulertzera eramaten gaituen, dena zeharkatuz. Herri enpatikoagoa kulturaren bitartez eraikiz, etorkizun polit bat sortzeko aukera irekitzen zaigu.

Gure kaleak eta plazak proposamen berritzailez eta irisgarriz bete daitezen lagundu nahi dut, auzokide bakoitza kultur bizitzaren partaide izan dadin, guztiok baikara sortzeko gai.. Horrela, sormena eta kultura gure komunitateen arima bizia izango diren etorkizuna eraikiko dugu.