Hasierara itzuli ES
Rubén Intxausti (Aurah Sin)

↑ Getxo, 24

Rubén Intxausti (Aurah Sin)

Artista eta performer drag

Drag, performer eta DJ artista. 18 urte zituenetik moda, makillajea eta musika uztartzen ditu, ikusezin bihurtutako identitateei ikusgarritasuna emateko, drag-a erabiliz erresistentzia-, ospakizun- eta sendatze-tresna gisa. Bere ikuskizun eta ekitaldien bidez, espazio seguruak eraikitzen ditu, entretenitu ez ezik, zalantzan jarri, probokatu eta lagundu ere egiten dutenak.

«Nik eraikitzen dudan etorkizunean... espazio guztiak, ez bakarrik LGTB+ edo feministak, seguruak izango dira genero eta identitate adierazpen desberdinetarako».

Draga eraldaketatzat hartzen dut, baina baita sendatze pertsonal eta kolektiborako modutzat ere. Nire performance-a narratiba bizia da, askotariko identitateak ikusarazten dituena eta ezarritako moldeak zalantzan jartzen dituena. Askatasunez adieraztea ez da ausardia-ekintza bat, eguneroko errealitate partekatu bat baizik.

Erakundeek kultura alternatiboa eta azaleratzen ari dena onartzea eta babestea nahi dut, baliabideak, espazioak eta ikusgarritasuna bazterretatik jaiotzen diren eta egungo errealitateekin bat egiten duten proiektuetara bideratuz. Biziki baloratzen dut tokiko artea kontsumitzen, zaintzen eta parte hartzen duen eta lurralde bidezkoago bat eraikitzen inplikatzen den komunitate aktibo baten indarra. Inspiratzen, borrokatzen eta zaintzen duen sare bateko kide naizenean, argi daukat hau dela eraiki nahi dudan tokia.

Horregatik, aniztasuna onartu ez ezik, naturaltasunez ospatu eta integratuko den Euskadi bat defendatzen dut. Horrela, gizarte askeago, sortzaileago eta zoriontsuago bat eraiki ahal izango dugu.