Hasierara itzuli ES
Ziortza Llano

↑ Gordexola, 27

Ziortza Llano

Fisioterapeuta pediatrikoa, arreta goiztiarrean eta zaldiekin lagundutako terapian espezializatua

Gizarte-ekintzailea eta fisioterapeuta pediatrikoa, arreta goiztiarrean eta zaldiekin lagundutako terapian espezializatua. TIPI-TAPA zentroaren buru da. Proiektu horrek espazio irisgarriak eta pertsonalizatuak eskaintzen ditu, dibertsitate funtzionala duten pertsonen ongizate integralean eta haien familientzako laguntzan oinarrituta.

«Nik eraikitzen dudan etorkizunean... zaldiekin lagundutako terapia irisgarria izango da pertsona guztientzat, eta integratuta egongo da ongizate integralerako funtsezko baliabide gisa».

Zaldiekin lagundutako terapiak erakutsi dit pertsonaren eta animaliaren arteko loturaren ahalmena osasun fisikoa, emozionala eta soziala hobetzeko. Hainbat azterlanen arabera, terapia horrek onurak dakartza maila fisikoan, psikikoan, emozionalean eta sozialean. Gainera, garatzen den ingurune naturalak zuzenean parte hartzen dutenen eta haien familien ongizatea errazten du.

TIPI-TAPArekin, dibertsitate funtzionala duten pertsonek oztoporik gabeko terapia hori eskuratu ahal izango duten ingurune bat sortu nahi dut, espazio seguru eta errespetuzko batez gozatuz.

Terapia osagarriak osasun-sistemaren funtsezko zati gisa onartu eta baloratuko dituen Euskadi batekin egiten dut amets, eskaintza publikoan integratuz eta irisgarritasuna ziurtatuz, egoera ekonomikoa edozein dela ere. Ospitale, ikastetxe eta elkarteekin lankidetzan aritzeko programak irudikatzen ditut, non zaldi-terapia modu koordinatuan aplikatzen den, horrela pertsona erdigunean jarriko duen arreta integraleko eredu bat eraikiz.